Testu iragarlea sartu
1. Testu iragarlea aktibatzeko, sakatu azkar # birritan.
Honela telefonoko editore guztietan aktibatzen da testu
iragarlea. Pantailan
adierazlea erakusten da.
2. Nahi duzun hitza idazteko, sakatu 2-9 teklak. Teklak
behin bakarrik sakatu letra bakoitzeko.
3. Hitza idatzitakoan, zuzena bada joan eskuinetara
baieztatzeko edo sakatu 0 zuriunea gehitzeko.
Hitza zuzena ez bada, sakatu * behin eta berriz tekla
konbinazioarekin bat datozen hiztegiko hitzak ikusteko.
Hitzaren ondoren ? karakterea agertzen bada, hitza ez
dago hiztegian. Hitz bat hiztegian gehitzeko, hautatu
Letreiatu, idatzi hitza (gehienez 32 karaktere) ohizko
idazketa modua erabiliz eta hautatu Ados. Hitza hiztegira
gehitzen da. Hiztegia beteta dagoenean, hitz berriak hitz
zaharrena ordezten du.
Idatzi hitz konposatu baten lehen zatia, baieztatu eta joan
eskuinera. Idatzi hitza konposatuaren bigarren zatia. Hitz
konposatua osatzeko, sakatu 0 zuriune bat gehitzeko.
Telefonoko editore guztietan testu iragarlea aktibatzeko,
sakatu azkar # birritan.