Uhala
Sartu uhala irudian agertu bezala eta estutu.
3. Laguntza
Telefonoko laguntza
Telefonoak aplikazioak erabiltzen laguntzeko argibideak
dauzka.
Menu nagusitik laguntza irekitzeko, aukeratu >
Aplikazioak > Laguntza > Laguntza eta argibideak behar
dituen aplikazioa.
Aplikazio bat irekita dagoela, uneko ikuspegiaren laguntzara
sartzeko, aukeratu Aukerak > Laguntza.
Argibideak irakurtzen ari zarenean, laguntza testuaren
tamaina aldatzeko, aukeratu Aukerak > Letra tamaina
txikitu edo Letra tamaina handitu.
Laguntzaren amaieran erlazionatutako gaietarako estekak
aurkituko dituzu. Azpimarratutako hitz bat aukeratzen
baduzu, azalpen labur bat azalduko da. Laguntzak