
Sarbide kodeak
Hautatu > Ezarpenak > Ezarpenak.
Telefonoaren sarbide-kodea eta segurtasun ezarpenak
zehazteko, hautatu Orokorra > Segurtasuna > Telefonoa
eta SIM txart. eta aukera hauetariko bat:
● PIN (UPIN) kodea, SIM (USIM) txartelarekin eskuratzen
dena, txartela baimenik gabe erabiltzea ekiditeko da.
● PIN2 (UPIN2) kodea, SIM (USIM) txartel batzuekin
eskuratzen dena, zerbitzu jakin batzuetara sartzeko
erabiltzen da.
● PUK (UPUK) eta PUK2 (UPUK2) kodeak SIM (USIM)
txartelarekin eskura daitezke. PIN kodea hiru aldiz
jarraian oker idatziz gero, PUK kodea eskatzen da. PUK
kodea SIM txartelarekin jaso ez baduzu, jo zerbitzu-
hornitzailera.
● Segurtasun kodeak telefonoa baimenik gabe erabiltzea
ekiditen lagunduko dizu. Kodea sor eta alda dezakezu eta
telefonoa kodea eskatzeko ezar dezakezu. Kode berria
ezkutuan, leku seguru batetan eta telefonotik urrun
gorde. Kodea ahazten baduzu eta telefonoa blokeatuta
badago, baliteke telefonoak ordaindu beharreko
zerbitzuak behar izatea. Informazio gehiagorako jarri
harremanetan zerbitzu-hornitzailearekin.
● Debeku pasahitza beharrezkoa da telefonoan deien
debekuak erabiltzeko (sareko zerbitzua).
Telefonoa
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
17