Pantailako adierazleak
Telefonoa UMTS edo GSM sare batean erabiltzen ari
da (sareko zerbitzua). Ikonoaren ondoan dagoen
barrak zauden lekuan sarearen seinale indarra
jakinarazten du. Barra zenbat eta handiago izan,
orduan eta indartsuagoa izango da seinalea.
High-speed downlik packet access (HSDPA) / high-
speed uplink packet access (HSUPA) (sareko
zerbitzua) UMTS sarean aktibatuta dago.
Telefonoa konexio gabe profila erabiltzen ari da eta
ez dago sare zelularrera konektatuta.
Bateriaren karga maila. Barra zenbat eta altuagoa
izan, orduan eta handiagoa izango da kargaren
maila.
Mezuak ataleko Sarrera ontzian irakurri gabeko
mezuak dituzu.
Mezu elektroniko bat jaso duzu urruneko
postontzian.
Mezuak ataleko Irteera ontzian bidali gabeko
mezuak daude.
Galdutako deiak dituzu.
Telefonoaren teklak blokeatuta daude.
Alarma bat aktibo dago.
Modu isila aktibatu duzu eta telefonoak ez du
soinurik egingo dei edo mezu bat jasotzerakoan.
Bluetooth konexioa aktibatuta dago.
Bluetooth konexio bat ezarri da. Adierazleak
dardara egiten duenean, telefonoa beste batekin
konektatzen saiatzen ari dela esan nahi du.
GPRS datu-pakete konexio bat eskuragarri dago
(sareko zerbitzua). ikurrak konexioa aktibo
dagoela adierazten du. ikurrak konexioa zain
dagoela adierazten du.
EGPRS datu-pakete konexio bat eskuragarri dago
(sareko zerbitzua). ikurrak konexioa aktibo
dagoela adierazten du. ikurrak konexioa zain
dagoela adierazten du.
UMTS datu-pakete konexio bat eskuragarri dago
(sareko zerbitzua). ikurrak konexioa aktibo
dagoela adierazten du. ikurrak konexioa zain
dagoela adierazten du.
Telefonoa
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
15
HSDPA/HSUPA onartzen da eta erabilgarri dago
(sareko zerbitzua). Ikonoa desberdina izan daiteke
herrialdearen arabera. ikurrak konexioa aktibo
dagoela adierazten du. ikurrak konexioa zain
dagoela adierazten du.
Telefonoa ordenagailu batera konektatuta dago USB
datu-kable baten bidez.
Bigarren telefonoko linea erabiltzen ari da (sareko
zerbitzua).
Dei guztiak beste zenbaki batera desbideratzen dira.
Telefonoan bi linea badituzu, zenbaki batek aktibo
dagoena erakutsiko dizu.
Entzungailuren bat edo audifono-egokigailuren bat
telefonora konektatuta dago.
Autorako kit eskulibre bat telefonora konektatuta
dago.
Telefonoa sinkronizatzen ari da.
Adierazle gehiago ere bistara daitezke.