
Zure telefonoa
Gida honetan deskribatzen den haririk gabeko telefonoa
(E)GSM 850, 900, 1800 eta 1900 sareak, eta UMTS 900/2100
HSDPA eta HSUPA sareak sareetan erabiltzeko homologatuta
dago. Sareei buruzko informazio gehiago jasotzeko jo ezazu
zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege guztiak eta
errespetatu tokian tokiko ohiturak eta besteen pribatutasun
eta legezko eskubideak, copyright eskubideak barne.
Copyright babesak direla eta, argazkiak, musika (dei-tonuak
barne) eta bestelako edukiak kopiatu, aldatu edo bidaltzea
galarazita egon liteke.
Telefonoak hainbat konektibitate metodo onartzen ditu.
Ordenagailuek bezalaxe, telefonoak ere birusak eta
bestelako eduki kaltegarriak jaso ditzake. Mezu,
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
7

konektibitate eskaera, bilaketa eta deskargekin kontu
berezia izan. Software kaltegarrien aurkako babes egokia
eskaintzen duten iturri fidagarrietako zerbitzu eta
softwareak bakarrik instalatu eta erabili. Hala nola, Symbian
Signed ziurtagiria dutenak edo Java Verified™ azterketa
gainditu dutenak. Zure telefonoan eta hari konektatutako
edozein ordenagailutan birus kontrako edo bestelako
segurtasun softwarea instalatzea gomendatzen da.
Zure telefonoak bitartekarien webguneetarako lotura eta
laster-markak izan ditzake instalatuta. Zure telefonoaren
bitartez beste bitartekarien webguneetara sartzeko aukera
izan dezakezu. Bitartekarien webguneak ez daude Nokia
konpainiarekin afiliatuta eta Nokia konpainiak ez du hauen
inolako erantzukizunik bere gain hartzen. Webgune
hauetara sartzea erabakiz gero, eduki edo segurtasun
neurriak hartzea gomendatzen da.
Abisua: Iratzargailua ez beste aukerarik erabiltzeko,
telefonoak piztuta egon behar du. Ez piztu telefonoa, haririk
gabeko gailuen erabilerak interferentziarik edo arriskurik sor
badezake.
Telefonoan gordetako informazio garrantzitsuaren
segurtasun-kopiak egitea edo informazio hori idatziz
gordetzea gomendatzen da.
Beste edozein gailutara konektatu aurretik, gailu horren
erabiltzaile-gida irakurri, segurtasunari buruzko
xehetasunen berri jasotzeko. Ez konektatu produktu
bateraezinik.
Baliteke gidako irudiak zure telefonokoen berdinak ez izatea.
Jo ezazu erabiltzailearen gidara zure gailuari buruzko
informazio garrantzitsu gehiago izateko.