
2. Sarrerari deskribapen bat gehitzeko, hautatu Aukerak >
Deskribapena gehitu.
3. Sarrera gordetzeko, Eginda aukeratu.
Aholkua: Eguneko, asteko edo hilabeteko egutegi
ikuspegian, sakatu zenbaki bat (0-9). Hitzordu sarrera
bat irekiko da, eta zuk idatzitako karaktereak gaiaren
eremuan gehituko dira. Egitekoen ikuspegian, egiteko
oharren sarrera bat irekiko da.
Egutegiko alarmak jotakoan, hautatu Isilarazi alarma
isilarazteko.
Egutegiko alarma gelditzeko, Gelditu aukeratu.
Alarma errepikarazi nahi baduzu, Errepikatu aukeratu.
Alarma errepikatzeko maiztasuna zehazteko, errepikatzeko
moduan ezarrita dagoenean, hautatu Aukerak >
Ezarpenak > Alarma errepi. tartea.
Egutegiaren ikuspegiak
Hilabete, aste edo zeregin ikuspegien artean aldatzeko,
hautatu Aukerak > Hileko ikuspegia, Asteko ikuspegia
edo Egitekoen ikuspegia.
Asteko lehen eguna, egutegia irekitzerakoan azaltzen den
ikuspegia edo egutegiaren alarma ezarpenak aldatzeko,
aukeratu Aukerak > Ezarpenak.
Data zehatz batera joateko, aukeratu Aukerak > Datara
joan. Gaurko egunera joateko, sakatu #.