Say and Play
Say and Play funtzioarekin, nahi duzun musika erreproduzi
dezakezu, adibidez artistaren izena ahoskatuz.
Say and Play aplikazioa hasteko, hautatu >
Aplikazioak > Musika-bilak.. Tonua entzutean, esan
artistaren izena, artistaren izena eta abestiaren izenburua,
albumaren izenburua edo erreprodukzio-zerrendaren
izenburua. Eduki telefonoa zure ahotik 20 zentimetrotara (8
hazbete) eta ahoskatu ohiko tonuan. Ez estali telefonoaren
mikrofonoa eskuarekin.
Say and Play lehenengo aldiz erabiltzean, abesti berriak
telefonora deskargatu ondoren, ahots-komandoak
eguneratzeko, hautatu Aukerak > Freskatu.
Ahots-komandoak telefonoko abestien metadatuetan
oinarritzen dira (artistaren izena eta abestiaren izenburua).
Say and Play funtzioak bi hizkuntza onartzen ditu ahots-
komandoei dagokienez: ingelesa eta telefonoaren hizkuntza
gisa hautatu duzun hizkuntza. Abestiaren metadatuak
idazteko hizkuntzak ingelesa edo hautatutako
hizkuntzarekin bat etorri behar du.
Aholkua: Bilaketaren zehaztasuna hobetzeko, erabili
ahots-komandoak markatzeko. Markatzailea zure
ahotsera egokitzen da eta musika bilatzeko ere
erabiltzen du.
Musika
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
28