Abestiak erreproduzitzea
Hautatu > Aplikazioak > Mus. errep..
Erabilgarri dauden abestiak musika-liburutegian gehitzeko,
hautatu Aukerak > Freskatu liburutegia.
Abesti bat erreproduzitzeko, hautatu nahi duzun kategoria
eta abestia.
Erreprodukzioa gelditzeko, gurpila sakatu; jarraitzeko,
berriro gurpila sakatu. Erreprodukzioa gelditzeko, behera
mugitu.
Aurreratu edo atzeratzeko, gurpila eskuinetara edo
ezkerretara luze sakatu.
Hurrengo elementura joateko, mugitu gurpila eskuinera.
Elementuaren hasierara itzultzeko, ezkerretara mugitu.
Aurreko elementura joateko, berriro ezkerretara mugitu
abestia edo podcasta hasi eta bi segundo igaro ondoren.
Erreprodukzioaren tonua aldatzeko, aukeratu Aukerak >
Ekualizadorea.
Balantzea eta estereo irudia aldatzeko, edo baxuak
nabarmentzeko, hautatu Aukerak > Audio settings.
Erreprodukzioan zehar bisualizazio bat ikusteko, hautatu
Aukerak > Erakutsi bisualizazioa.
Hasierako pantailara itzultzeko eta erreproduzitzailea
atzealdean funtzionatzen uzteko, sakatu labur amaitzeko
tekla.
Abisua: Musika neurrian entzun. Bolumen altuarekin
jarraian denbora gehiegi egoteak zure entzumena kaltetu
dezake.