Irratia entzun
Aukeratu > Aplikazioak > Irratia.
FM irratia entzuteko, gailuak haririk gabeko antena ez den
beste antena bat erabiliko du. Aurikular edo osagarri
bateragarria jarri behar zaio gailuari FM irratiak
funtzionamendu egokia izan dezan.
Abisua: Musika neurrian entzun. Bolumen altuarekin
jarraian denbora gehiegi egoteak zure entzumena kaltetu
dezake. Ez ezazu gailua zure belarriarengandik hurbil jarri
bozgorailua jarrita dagoen bitartean, bolumena altuegi egon
baitaiteke.
Irratiaren difusioaren kalitatea irrati katea dagoen lekuaren
estalduraren araberakoa dela.
Dei bat egin edo sarrerako dei bat erantzun dezakezu irratia
entzuten ari zaren bitartean. Irratia dei aktibo bat
dagoenean isiltzen da.
Irrati kate bat bilatzen hasteko,
edo
aukeratu.
Telefonoan irrati kateak gorde badituzu, gordetako aurreko
edo hurrengo katera joateko, edo aukeratu.
Aukeratu Aukerak eta hurrengoak:
● Aktibatu bozgorailua — Entzun irratia bozgorailua
erabiliz.
● Eskuzko sintonizazioa — Aldatu frekuentzia eskuz.
● Kateen direktorioa — Ikusi irrati kate eskuragarriak
kokapenean oinarrituta (sare zerbitzua).
● Gorde katea — Gorde unean entzuten ari zaren irrati
kateak.
● Kateak — Ireki gordetako irrati kateen zerrenda.
● Erreproduzitu atzeald. — Itzuli hasiera pantailara
atzealdean FM irratia entzuten ari zaren bitartean.
Musika
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
29
6. Kokapena
GPS zerbitzuari buruz
GPS koordenatuak gradutan eta gradu hamartarretan
adierazten dira eta nazioarteko WGS-84 koordenatu
sisteman oinarrituta daude.
Posizionamendu metodo ezberdinak gai edo desgai daitezke
kokapen ezarpenetan.
Lagunduriko GPSa
Telefonoa Lagunduriko GPSa (A-GPS) zerbitzuarekin
bateragarria da.
A-GPS sare zerbitzu bat da.
A-GPS zerbitzua aktibatzerakoan, telefonoak satelite-
informazio erabilgarria jasotzen du laguntza-datuen
zerbitzari batetik sare zelularraren bidez. Laguntza datuei
esker telefonoak azkarrago lor dezake GPS kokapena.
Telefonoa Nokia A-GPS zerbitzua erabiltzeko
aurrekonfiguratuta dago, hornitzailearen beste ezarpen
bereziak erabilgarri ez daudenean. Laguntza datuak Nokia A-
GPS zerbitzaritik lortzen dira, beharrezkoak direnean soilik.
A-GPS zerbitzua desgaitzeko, aukeratu > Aplikazioak >
GPS datuak eta Aukerak > Posizionamendu-ezarp. >
Kokatze-erak > Lagunduriko GPSa > Ezgaitu.
Interneteko sargune bat zehaztu behar duzu datu-pakete-
konexioaren bidez Nokia A-GPS zerbitzutik datu
laguntzaileak jasotzeko. A-GPSrako sargunea
posizionamendu ezarpenetan zehatz daiteke. Datu-paketeen
Interneteko sargune puntu bat bakarrik erabil daiteke.
Telefonoak Interneteko sargunea aukeratzeko eskatuko dizu
GPSa lehenengo aldiz erabiltzerakoan.
Mapak
Hautatu > Mapak.
Mapei buruz
Maps aplikazioarekin, zure uneko kokapena ikus dezakezu
mapan, hiri eta herrialde desberdinetako mapak araka
ditzakezu, tokiak bilatu, leku batetik besterako ibilbideak
antolatu, kokapenak gorde eta gailu bateragarrietara bidali.
Zure herrialdeko trafiko informazioaren eta nabigazio
zerbitzuen lizentziak eros ditzakezu, eskuragarri badaude.
Mapak aplikazioa lehenengoz erabiltzerakoan, Interneteko
sargunea aukeratu beharko duzu mapak deskargatzeko.
Zure telefonoan jadanik deskargatutako mapak estaltzen ez
duten eremu bat arakatzen baduzu, eremu horren mapa
deskargatuko da automatikoki Interneten bidez. Zenbait
mapa zure telefonoan edo memoria txartelean eskuragarri
egon daitezke. Nokia Map Loader PC softwarea erabil
dezakezu ere mapak deskargatzeko. Nokia Map Loader
bateragarria den PC batean instalatzeko, ikus
www.nokia.com/maps web orria.