
Hautatu > Mezularitza.
Mezularitzan (sareko zerbitzua), testu-mezuak, multimedia-
mezuak, audio-mezuak eta mezu elektronikoak bidal eta jaso
ditzakezu. Web zerbitzuko mezuak, hartzaile anitzeko
mezuak eta datuak dituzten mezu bereziak ere jaso
ditzakezu, eta zerbitzu-komandoak bidal ditzakezu.
Mezularitzarako erabilgarri dauden ezarpenak aldatu egin
daitezke. Informazio gehiagorako jarri harremanetan
zerbitzu-hornitzailearekin.
Mezuak bidali edo jaso aurretik, hurrengoa egin beharko
duzu:
● Sartu baliozko SIM txartela telefonoan eta kokatu zaitez
sare mugikor baten zerbitzuko eremuan.
● Egiaztatu sareak erabili nahi dituzun funtzioak onartzen
dituela eta hauek zure SIM txartelean aktibatuta daudela.
● Zehaztu telefonoan Interneteko sargunearen ezarpenak.
● Zehaztu telefonoan kontu elektronikoaren ezarpenak.
● Zehaztu telefonoan testu-mezuaren ezarpenak.
● Zehaztu telefonoan multimedia mezuaren ezarpenak.
Telefonoak SIM txartel hornitzailea hauteman lezake eta
mezuaren zenbait ezarpen automatikoki konfigura litzake.
Bestela, konfiguratu ezarpenak eskuz edo jarri harremanetan
zure zerbitzu-hornitzailearekin ezarpenak konfiguratzeko.
Multimedia-mezuen itxura alda daiteke mezua jasotzeko
erabiltzen den telefonoaren arabera.
Aukera bateragarriak dituzten telefonoek soilik jaso eta
bistara ditzakete multimedia-mezuak. Mezuen itxura aldatu
egiten daiteke mezua jasotzeko erabilitako telefonoaren
arabera.