SIM txartela eta bateria sartu
USIM txartela SIM txartelaren bertsio hobetu bat da eta 3G
telefono mugikorrek onartzen dute.
1. Telefonoaren atzeko estalkia kentzeko, sakatu estalkia
hatzekin, labaindu kanpoaldera eta altxa estalkia.
2. Sartu SIM txartela bere euskarrian.
Ziurtatu txartelaren urre koloreko kontaktua telefonoan
behera begira dagoela eta koskadun ertza euskarriaren
zirrikituari begira ez dagoela.
3. Bateria sartu.
4. Jarri atzeko estalkia.
Garrantzitsua: SIM txartela kaltetzea ekiditeko, kendu
bateria SIM txartela sartu edo atera baino lehen.
Bateria kendu aurretik, itzali beti telefonoa eta deskonektatu
kargagailua.