Bateria kargatu
Bateria fabrikan kargatzen da partzialki. Telefonoak bateria
gutxi duela adieraziz gero, jarraitu pauso hauek:
1. Konektatu bateria hormako hartune batera.
2. Konektatu kargagailua telefonora.
3. Bateria erabat kargatuta dagoenean, deskonektatu
kargagailua telefonotik eta ondoren hormako hartunetik.
Bateria ez da denbora jakin batez kargatu behar eta
kargatzen ari den bitartean ere erabil dezakezu. Bateria
guztiz deskargatuta baldin badago, kargagailuaren ikurra
pantailan agertu arte edo deirik egin ahal izan arte minutu
batzuk igaro litezke.
Aholkua: Bateragarriak diren Nokia kargagailu
zaharrak badituzu, zure telefonoarekin erabil
ditzakezu CA-44 kargagailu-egokitzailea kargagailuari
jarriz. Egokitzailea osagarri gehigarri gisa erabilgarri
dago.
USB bidez kargatzea
USB bidez karga dezakezu horma entxufe bat eskuragarri ez
duzunean. Telefonoa USB kable batekin kargatzen denean,
kargatze-denbora luzeagoa da. USBrekin kargatuz gero,
eraginkortasuna alda daiteke. Zenbait kasutan, denbora
Lehen urratsak
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
10
luzea igaro daiteke kargatzen hasi eta telefonoa
funtzionatzen hasi arte.
USB bidez kargatzean, telefonoa kargatu bitartean ere
datuak transferi ditzakezu USB kablearekin.
1. Konektatu USB gailu bateragarri bat zure telefonora USB
datu-kable bateragarri bat erabiliz.
Kargatzeko erabiltzen den gailu motaren arabera,
baliteke kargatzen hasi aurretik denbora igarotzea.
2. Telefonoa piztuta badago, aukeratu telefonoaren
pantailako USB moduaren aukeretako bat.