Software-eguneratzea
Baliteke Nokiak software eguneratzea, funtzio berriak,
hobekuntza eta erabilera hobetuak sortzea. Ordenagailuko
Nokia Software Updater aplikazioaren bidez eska ditzakezu
eguneratze hauek. Baliteke software eguneratzeak produktu
guztientzako edo bere aldagai guztientzako eskuragarri ez
izatea. Baliteke operadore guztiek eskuragarri dauden azken
software bertsioak ez onartzea.
Gailuaren softwarea eguneratzeko, Nokia Software Updater
aplikazioa eta Microsoft Windows 2000, XP edo Vista sistema
eragilea instalatuta daukan PC bateragarri bat beharrezkoak
dira, eta baita banda zabaleko interneteko sargunea eta
Laguntza
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
20
datuen kable bateragarria gailua ordenagailura
konektatzeko ere.
Abisua: Softwarearen bertsio berriak
instalatzerakoan, ezin da gailua erabili, ezta larrialdi
deietarako ere, instalazioa bukatu eta gailua berrabiarazi
arte. Egiaztatu datuen segurtasun kopiak egiten dituzula
softwarea eguneratu baino lehen.
Deskargak eta instalazioak 20 minutu iraun dezakete
Kudeaketa gailuarekin eta 30 minutura arte Nokia Software
Eguneratzailearekin.
Informazio gehiago lortzeko eta Nokia Software Updater
aplikazioa deskargatzeko,www.nokia.com/softwareupdate
edo zure herrialdeko Nokia webgunea bisitatu.
Zure sareak hari gabeko software eguneratzeak onartzen
baldin baditu, hauek gailuaren bidez ere eska ditzakezu.
Aholkua: Zure gailuan softwarearen bertsioa
egiaztatzeko, idatzi *#0000# hasierako pantailan.
4. Deien funtzioak
Ahots-deiak
Deiak egin
Garrantzitsua: Telefonoa blokeatuta egonez gero,
blokeatzeko kodea sartu beharko da dei funtzioa gaitu ahal
izateko.
Telefonoa blokeatuta egonda ere, larrialdiko zenbaki
ofizialera dei daiteke. Konexiorik gabeko moduan edo
telefonoa blokeatuta baldin badago, larrialdiko dei bat egin
ahal izateko telefonoak larrialdiko zenbaki hori zenbaki
ofizialtzat ezagutu behar du. Larrialdiko dei bat egin aurretik,
telefonoaren profila aldatzea edo telefonoa desblokeatzea
komeni da, blokeatzeko kodea sartuz.
Dei bat egiteko, idatzi telefono zenbakia, eskualde kodea
barne, eta sakatu dei tekla.
Aholkua: nazioarteko deietan, gehitu nazioarteko
aurrezenbakia ordezkatzen duen + ikurra,
herrialdearen aurrezenbakia, lurraldearen
aurrezenbakia (beharrezkoa izanez gero, hasierako 0
kendu) eta idatzi telefono zenbakia.
Deia amaitzeko edo dei saiakera ezeztatzeko, sakatu
bukatzeko tekla.
Gordetako kontaktuak erabiliz dei bat egiteko, ireki
kontaktuak. Idatzi izenaren lehenengo hizkiak, zoaz izenera
eta sakatu deitzeko tekla.
Erregistroa erabiliz dei bat egiteko, sakatu deitzeko tekla
deitzen saiatu zaren edo deitu dituzun azken 20 zenbakiak