
Kontaktuen tonuak, argazkiak eta
deietako testua
Kontaktu talde baterako dei tonua ezar dezakezu, eta irudia
eta dei testua kontaktu baterako. Kontaktuak deitzen
zaituenean, telefonoak aukeratutako tonua joko du eta dei
testua edo irudia agertuko da (deitzen duen pertsonaren
telefono zenbakia agertzen bada eta zure telefonoak
ezagutzen badu).
Kontaktu edo talde bati tonu bat esleitzeko, hautatu
kontaktua edo taldea, Aukerak > Dei tonua eta tonua.
Kontaktu baten deietarako testua zehazteko, hautatu
kontaktua eta Aukerak > Dei testua gehitu. Idatzi
deietako testua eta hautatu Ados.
Telefonoaren memorian gordeta dagoen kontaktu bati irudi
bat ezartzeko, aukeratu kontaktua, Aukerak > Gehitu
irudia eta Galeriako irudia.
Tonua ezabatzeko, aukeratu Lehenetsitako tonua tonuen
zerrendan.
Kontaktu bat argazkia ikusteko, aldatzeko edo kentzeko,
hautatu kontaktua, Aukerak > Irudia eta nahi duzun
aukera.
Kontaktuak
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
40