Sinkronizazioa
Aukeratu > Ezarpenak > Konektibitat. > Sink..
Sinkronizazio aplikazioarekin oharrak, egutegi sarrerak,
testu eta multimedia mezuak, arakatzailearen laster markak
edo kontaktuak zenbait aplikazio bateragarrirekin
sinkroniza daitezke ordenagailu bateragarri batean edo
interneten.
Sinkronizazio ezarpenak zerbitzu-hornitzailearen mezu bere
batean jaso ditzakezu.
Sinkronizazio profil batek sinkronizaziorako beharrezkoak
diren ezarpenak ditu.
Aplikazioa irekitzen duzunean, profil lehenetsia edo erabili
berri den sinkronizazio profila bistaratzen da. Profila
aldatzeko, zoaz sinkronizazio elementura eta aukeratu
Markatu profilean sartzeko edo Marka ken. kanpoan
uzteko.
Sinkronizazio profilak kudeatzeko, aukeratu Aukerak eta
nahi duzun aukera.
Datuak sinkronizatzeko, aukeratu Aukerak >
Sinkronizatu. Sinkronizazioa bertan behera uzteko amaitu
aurretik, aukeratu Utzi.
Konexioak
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
64
19. Aholku ekologistak
Hona hemen ingurumena babesten laguntzeko
aholku batzuk.
Energia aurreztea
Bateria guztiz kargatu denean eta telefonoa kargagailutik
deskonektatzerakoan, gogoratu kargagailua entxufetik
deskonektatzen ere.
Honakoa egiten bada ez da bateria horren maiz kargatu
behar:
● Itxi eta ezgaitu erabiltzen ari ez zaren aplikazioak,
zerbitzuak eta konexioak.
● Murriztu pantailaren argitasuna.
● Ezarri telefonoa ekintzarik gabeko gutxieneko denbora-
epearen ondoren, telefonoa energia aurrezteko modura
pasa dadin, telefonoan eskuragarri badago.
● Ezgaitu beharrezkoak ez diren soinuak, hala nola,
teklatuko tonuak. Ezarri telefonoaren bolumena bitarteko
mailan, ez altuegi ez eta baxuegi ere.
Birziklatzea
Telefono zaharra birziklatu duzu? Nokia telefono baten
materialen %65-80a birzikla daiteke. Eraman erabilitako
produktu elektronikoak, bateriak eta paketatzeak beti
bilketa gune berezietara. Honakoa eginez gero, kontrolik
gabeko hondakinen ezabapenak saihesten eta materialen
birziklapena sustatzen da. Ikusi nola birzikla ditzakezun
Nokia produktuak www.nokia.com/werecycle edo
www.nokia.mobi/werecycle helbideetan.
Paketatzearen eta erabiltzaileren gidan birziklatzea lekuko
birziklamendu planaren arabera egin dezakezu.
Papera aurreztea
Erabiltzailearen gida honek telefonoa erabiltzen hasten
laguntzen du. Argibide gehiago lortzeko, ireki telefonoko
laguntza funtzioa (aplikazio gehienetan, hautatu Aukerak >
Laguntza). Erabiltzailearen gidak eta bestelako laguntza
hurrengo helbideetan aurki dezakezu: www-nokia.com/
support.
Informazio gehiago
Telefonoaren funtzio ekologikoen informazio gehiago
lortzeko, ikus www.nokia.com/ecodeclaration.