
Gailuak uztartu
Aukeratu > Ezarpenak > Konektibitat. >
Bluetootha.
Ireki uztartutako gailuen fitxa.
Uztartu aurretik, erabaki zein izango den zure pasahitza
(1-16 digitu) eta jarri ados beste gailuaren erabiltzailearekin
kode bera erabiltzeko. Erabiltzailearen interfazea ez duten
gailuek, pasahitz finkoa dute. Gailuak lehen aldiz
konektatzean bakarrik beharko duzu pasahitza. Bikoteak
egin ondoren, konexioa baimendu ahal izango duzu.
Uztartzeak eta konexioa baimentzeak konexioa azkartzen
eta errazten du, konexioa egiten duzun bakoitzean ez
duzulako baimendu beharko.
SIMera urrutitik sartzeko pasahitzak 16 digitu izan beharko
ditu.
Konexioak
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
62

1. Aukeratu Aukerak > Gailu berria uztartu. Gailuak
inguruan bilatuko ditu Bluetooth gailuak. Aurrez
Bluetooth konexioa erabiliz datuak bidali badituzu,
aurreko emaitzen zerrenda agertuko zaizu. Bluetooth
gailu gehiago bilatzeko, aukeratu Gailu gehiago.
2. Aukeratu konektatu nahi duzun gailua eta idatzi
pasahitza. Beste gailuan pasahitz bera adierazi behar da.
3. Aukeratu Bai bi gailuak automatikoki konektatzeko edo
Ez aldiro konexioa eskuz egin nahi baduzu. Bikotea sortu
ondoren, beste gailua bikoteen orrira gehituko da.
Bikoteari ezizen bat emateko, aukeratu Aukerak > Esleitu
izen laburra. Ezizena zure gailuan besterik ez da ikusiko.
Uztartze bat ezabatzeko, aukeratu ezabatu nahi duzun
gailuaren uztartzea eta Aukerak > Ezabatu. Uztartze
guztiak ezabatzeko, aukeratu Aukerak > Ezabatu
guztiak. Gailu batekin konektaturik bazaude eta gailu
honekin uztartzea bertan behera uzten baduzu, uztartzea
amaituko da eta konexioa etengo da.
Uztartutako gailu bati zure telefonora automatikoki
konektatzen uzteko, aukeratu Baimendutzat ezarri. Zure
gailuaren eta bestearen arteko konexioak zure ezagutzarik
gabe egin daitezke. Ez da behar bakoitzaren onarpenik edo
baimenik. Erabili aukera hori zure gailuekin, adibidez,
aurikular edo ordenagailu bateragarriekin edo fidagarria den
norbaiten gailuekin Beste gailuen konexio eskaerak aldiro
onartu badituzu, aukeratu Baimnd. gabetzat ezarri.
Bluetooth bidezko audio osagarri bat erabiltzeko, adibidez
Bluetooth eskulibrekoa edo aurikularrak, zure telefonoa eta
osagarria uztartu behar dituzu. Pasahitza eta argibide
gehiagorako, ikusi osagarrien erabiltzailearen gida. Audio
osagarria konektatzeko, piztu osagarria. Zenbait audio
osagarri automatikoki konektatzen dira. Bestela, ireki
uztartutako gailuen fitxa, osagarria aukeratu eta Aukerak >
Konektatu audio gailura.