Nokia 6730 classic - Bluetooth-ari buruz

background image

Bluetooth-ari buruz

Bluetooth teknologiak hari gabeko konexioak ahalbidetzen

ditu 10 metrotara (33 oin) dauden gailu elektronikoen

artean. Bluetooth konexioarekin irudiak, bideoak, testuak,

enpresa-txartelak eta egutegiko oharrak bidal daitezke, edo

hari gabe Bluetooth teknologia erabiltzen duten beste

gailuetara konekta zaitezke.
Bluetooh teknologia erabiltzen duten gailuak irrati-uhinak

erabiliz komunikatzen direnez, zure gailuak eta besteek ez

dute ikuspen-lerro berean egon beharrik. Bi gailuak

elkarrengandik gehienez 10 metrora egotea besterik ez da

beharrezkoa. Halere, konexioan interferentziak egon

daitezke hormengatik edo beste gailu elektronikoengatik.
Bluetooth konexio bat baino gehiago egon daitezke martxan

aldi berean. Esaterako, gailua aurikularretara konektatuta

badago, aldi berean fitxategiak beste gailu bateragarri

batera alda ditzakezu.

Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2.0 +

EDR, eta ondorengo profil hauek onartzen ditu: Audio

banaketa aurreratua, urruneko audio/bideo kontrola,

oinarrizko irudigintza, oinarrizko inprimatzea, gailuen IDa,

telefono-sarea, fitxategi-transferentzia, audio/bideo

banaketa orokorra, sarbide orokorra, Object Exchange

orokorra, eskulibreak, (HID) entzungailuak, Object Push,

kontaktuetarako sarbidea, serie ataka eta SIMerako

sarbidea . Bluetooth teknologia onartzen duten beste gailu

batzuekiko operatibitatea ziurtatzeko, modelo honetarako

Nokia konpainiak onartutako osagarri homologatuak erabili

behar dira bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu

gailu horiek telefono honekin bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar

gehiago behar dute eta, beraz, bateriaren iraupena

murrizten dute.