
Nokia Sports Tracker funtzioari buruz
Nokia Sports Tracker GPSan oinarritutako kirol-jardueren
aztarnaria da. Zure kirol-jarduerak jarraitu, aztertu eta
parteka ditzakezu. Aplikazioak automatikoki gordetzen du
informazioa, hala nola abiadura, distantzia eta egunero
egiten duzun kirolaren guztizko denbora. Kirol-jarduerak
bistaratu eta berriro erreproduzi ditzakezu, bai eta
hobekuntzak aztertu ere. Kirol-jarduerak sare mugikor baten
bidez ere parteka ditzakezu, eta zure edo lagun baten aurka
lehia dezakezu.
7. Testua idatzi
Ohizko idazketa modua
adierazlea agertzen da telefonoaren goiko
eskuinaldean ohiko idazketa metodoa erabiltzerakoan.
eta
ikurrek maiuskula edo minuskula adierazten
dute.
ikurrak esaldiko lehen hizkia automatikoki
maiuskulaz eta gainerakoak minuskulaz idatziko direla
adierazten du.
ikurrak zenbaki modua adierazten du.
Testua teklatuarekin idazteko, sakatu zenbakien teklak 2-9
behin eta berriz nahi den karakterea agertu arte. Zenbaki
tekla batean inprimatutako karaktereez gain, karaktere
gehiago daude eskuragarri. Hurrengo hizkia uneko hizkiaren
tekla berean badago, itxaron kurtsorea agertzen den arte
eta, orduan, idatzi hurrengo karakterea.
Zenbaki bat idazteko, eduki sakatuta zenbakiaren tekla.
Maiuskulen, minuskulen eta zenbakien artean aldatzeko,
sakatu #.
Karaktere bat ezabatzeko, sakatu ezabatzeko tekla. Eduki
sakatuta ezabatzeko tekla karaktere bat baino gehiago
ezabatzeko.