Mapei buruz
Maps aplikazioarekin, zure uneko kokapena ikus dezakezu
mapan, hiri eta herrialde desberdinetako mapak araka
ditzakezu, tokiak bilatu, leku batetik besterako ibilbideak
antolatu, kokapenak gorde eta gailu bateragarrietara bidali.
Zure herrialdeko trafiko informazioaren eta nabigazio
zerbitzuen lizentziak eros ditzakezu, eskuragarri badaude.
Mapak aplikazioa lehenengoz erabiltzerakoan, Interneteko
sargunea aukeratu beharko duzu mapak deskargatzeko.
Zure telefonoan jadanik deskargatutako mapak estaltzen ez
duten eremu bat arakatzen baduzu, eremu horren mapa
deskargatuko da automatikoki Interneten bidez. Zenbait
mapa zure telefonoan edo memoria txartelean eskuragarri
egon daitezke. Nokia Map Loader PC softwarea erabil
dezakezu ere mapak deskargatzeko. Nokia Map Loader
bateragarria den PC batean instalatzeko, ikus
www.nokia.com/maps web orria.
Kokapena
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
30
Aholkua: Transferentzia kostuak saihesteko, Mapak
aplikazioa Internet konexiorik gabe erabil dezakezu
ere, eta telefonoan edo memoria txartelean gordeta
dauden mapak araka ditzakezu.
Oharra: Mapak deskargatzean datu kantitate handiak
igor daitezke zure zerbitzu hornitzailearen sarearen bidez.
Datuak igortzeko tarifei buruzko informazioa jasotzeko, jo
ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Ia mapa digital gehienak neurri batean edo bestean zehaztu
gabe edo osatu gabe daude. Ez oinarritu telefono honetan
ematen diren mapetan soilik.
Maps aplikazioko funtzioen argibideak ikusteko, hautatu
>
Aplikazioak > Laguntza > Laguntza eta Mapak
edo Maps erabiltzerakoan, hautatu Aukerak > Laguntza >
Laguntza.