
Bideoak grabatu
1. Kamera argazki moduan badago, aukeratu bideo modua
tresna-barran.
2. Grabatzen hasteko, sakatu argazkiak ateratzeko tekla.
3. Grabaketa eteteko edozein momentutan, aukeratu Eten.
Aukeratu Jarraitu grabatzen jarraitzeko.
4. Grabaketa eteteko, aukeratu Gelditu. Bideoklipa
automatikoki gordeko da Galerian. Bideokliparen
gehienezko luzera libre geratzen den memoriak
mugatzen du.
Internet
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
42

12. Internet
Zure telefonoarekin, Interneta eta zure enpresaren Intraneta
arakatu eta telefonoan aplikazioak deskarga eta instala
ditzakezu. Telefonoa modem gisa erabili eta zure
ordenagailua Internetera konekta dezakezu.
Web arakatzailea
Web arakatzaile aplikazioarekin, html (Hypertext Markup
Language) kodeketa erabiltzen duten web orriak ikus
daitezke sortu ziren bezala. Telefono mugikorrentzat
zuzendutako web orriak ere araka daitezke eta xhtml
(Extensible Hypertext Markup Language) edo wml (Wireless
Markup Language) erabil daiteke.
Weba arakatzeko, Interneteko sargune batek konfiguratuta
egon behar du telefonoan.
Sarea arakatu
Aukeratu > Webgunea.
Lasterbidea: Arakatzailea irekitzeko, eduki sakatuta
0 hasierako pantailan.
Webean nabigatzeko, liburu-marken ikuspegian, hautatu
liburu-marka bat edo hasi idazten web helbide bat (
eremua automatikoki irekitzen da) eta hautatu Hona joan.
Baliteke web orri batzuk ikusteko memoria kopuru handia
behar duten materiala edukitzea, adibidez grafikoak eta
soinuak. Horrelako orri bat kargatzen ari den bitartean zure
telefonoa memoriarik gabe geratzen bada, orrialdeko
grafikoak ez dira ikusiko.
Webguneetan grafikoak desgaituta daudela nabigatzeko,
memoria aurrezteko eta orriak kargatzeko abiadura
areagotzeko, hautatu Aukerak > Ezarpenak > Orria >
Edukia kargatu > Testua soilik.
Web helbide jakin batean sartzeko, hautatu Aukerak > Joan
hona: > Web-orri berria.
Aholkua: Arakatzerakoan, laster marken ikuspegian
gordetako web orri bateko laster marka bat ikusteko,
sakatu 1 eta aukeratu laster marka bat.
Webgunearen edukia eguneratzeko, aukeratu Aukerak >
Web-orriaren aukerak > Birkargatu.
Uneko webgunea laster marka gisaa gordetzeko, aukeratu
Aukerak > Web-orriaren aukerak > Laster-marka gisa
gorde.
Uneko nabigazio saioan bisitatutako webguneen argazkiak
ikusteko, hautatu Atzera (eskuragarri Historia-zerrenda
nabigatzailearen ezarpenetan aktibatuta badago eta uneko
webgunea bisitatzen duzun lehenengoa ez bada).
Leiho askoren irekitze automatikoa baimendu edo
galarazteko, aukeratu Aukerak > Web-orriaren
aukerak > Blokeatu popup-ak edo Pop up-ak
baimendu.