
Atera argazki bat
Kamera aktibatzeko, sakatuta eduki argazkia egiteko botoia.
Kamera aktibatuta dagoenean, pantaila automatikoki
biratuko da paisai modura.
Argazki bat ateratzeko, erabili pantaila bisore bezala eta
sakatu kamera-tekla. Telefonoak argazkiak Galerian
gordetzen ditu.
Zoomarekin handitzeko edo txikitzeko, erabili bolumenaren
teklak.
Tresna-barrak hainbat elementu eta ezarpenen lasterbideak
eskaintzen dizkizu argazki bat atera edo bideo bat grabatu
aurretik eta ondoren. Hautatu hurrengoen artetik:
Aldatu bideo eta argazki moduen artean.
Hautatu eszena.
Piztu bideoaren argia (bideo moduan soilik).
Hautatu flash modua (argazki moduan soilik).
Aktibatu tenporizadorea (argazki moduan soilik).
Aktibatu sekuentzia modua (argazki moduan soilik).
Hautatu kolore-efektua.
Egokitu zurien balantzea.
Joan Galeriara.
Eskuragarri dauden aukerak argazkia ateratzeko moduaren
eta zauden ikuspegiaren araberakoak dira. Ezarpenak
lehenetsiak berrezartzen dira kamera ixten duzunean.
Kameraren tresna-barra pertsonalizatzeko, hautatu
Aukerak > Pertsonaliz. tresna-barra.
Ezkutatuta dagoenean tresna-barra aktibatzeko, sakatu
nabigazio-tekla.
Mantendu segurtasun distantzia flasha erabiltzerakoan. Ez
erabili flasha pertsona edo animaliengandik hurbil. Ez estali
flasha argazkia ateratzen ari zaren bitartean.