
Ovi fitxategiak
Ovi fitxategiak aplikazioarekin, telefonoa erabil dezakezu
zure ordenagailuaren edukia ikusteko, hau piztuta eta
Internetera konektatuta badago. Ovi fitxategiak aplikazioa
instalatu beharko duzu Ovi fitxategiak aplikazioarekin sartu
nahi zaren ordenagailu guztietan.
Ovi fitxategiak aplikazioarekin, honakoa egin dezakezu:
● Arakatu, bilatu eta ikusi irudiak. Ez dituzu irudiak
webgune batera igo behar, izan ere ordenagailuaren
edukia telefono mugikorretik ikus dezakezu.
● Arakatu, bilatu eta ikusi fitxategiak eta dokumentuak. Ez
duzu inolako aplikazio berezirik behar telefonoan.
● Deskargatu abestiak ordenagailutik telefonora. Ondoren,
musika telefonoko musika erreproduzitzailean entzun
dezakezu normalean egiten duzun bezala.
● Bidali fitxategiak eta karpetak ordenagailutik aurretik
telefonora edo telefonotik mugitu gabe.
● Ikusi ordenagailuko fitxategiak, hau itzalita dagoenean
ere. Hautatu erabilgarri egotea nahi dituzun karpetak eta
fitxategiak eta Ovi fitxategiak aplikazioak automatikoki
segurtasun kopia eguneratuak gordeko ditu babestutako
eta lineako biltegi batean.
Internet
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
45

Ovi fitxategiak instalatzeko:
1. Hautatu > Aplikazioak eta Ovi fitxategiak.
2. Irakurri informazioa eta hautatu Jarraitu.
3. Hautatu Helbide elektronikoa eremua eta idatzi zure
helbide elektronikoa.
4. Hautatu Eginda.
5. Hautatu Bidali. Ovi fitxategiak zerbitzuak hasteko
informazioa daukan mezu elektroniko bat bidaltzen du.
Laguntzarako, ikus files.ovi.com/support helbidea.