Erlojuaren ezarpenak
Aukeratu Aukerak > Ezarpenak.
Ordua edo data aldatzeko, aukeratu Ordua edo Data.
Hasiera pantailan agertzen den erlojua aldatzeko, aukeratu
Erloju mota > Analogikoa edo Digitala.
Telefono mugikorraren sareak ordua, data eta ordu-zona
eguneratzeko (sare zerbitzua), aukeratu Ordu-eguneratze
autom. > Aktibatu.
Alarma tonua aldatzeko, aukeratu Erlojuaren alarma-
tonua.
15. Bulegoko aplikazioak
PDF reader
Aukeratu > Aplikazioak > Bulegoa > Adobe PDF.
PDF reader aplikazioarekin, PDF dokumentuak telefonoaren
pantailan irakurri, dokumentuetan testua bilatu, ezarpenak
aldatu (zooma, orrien ikuspegia, etab.) eta PDF fitxategiak
mezu elektroniko bidez bidal ditzakezu.
Hiztegia
Aukeratu > Aplikazioak > Bulegoa > Hiztegia.
Hitzak hizkuntza batetik bestera itzultzeko, idatzi testua
bilaketa eremuan. Testua sartzen duzun bitartean, hitz
proposamenak agertuko dira. Hitz bat itzultzeko, aukeratu
zerrendatik hitz bat.
Aukeratu Aukerak eta hurrengoak:
● Entzun — Entzun aukeratutako hitza.
● Historia — Bilatu uneko saioan lehenago itzulitako
hitzen bat.
● Hizkuntzak — Aldatu jatorrizko hizkuntza edo xede
hizkuntza.