Egutegiko sarrerak sortu
1. Egutegian sarrera berri bat gehitzeko, joan nahi duzun
datara eta hautatu Aukerak > Sarrera berria eta
hurrengo aukeretako bat:
● Bilera — Gehitu hitzorduaren gogorarazlea.
● Bilera eskaera — Sortu eta bidali hitzordu-eskaera
bat. Postontzia konfiguratuta eduki behar duzu
eskaerak bidaltzeko.
● Memoria — Idatzi egunari buruzko ohar orokor bat.
● Urteurrena — Gehitu urtebetetzeen eta data berezien
gogorarazleak (sarrerak urtero errepikatzen dira).
● Egitekoak — Gehitu egun zehatz batetan egin behar
den zeregin baten gogorarazlea.
2. Sarrerari deskribapen bat gehitzeko, hautatu Aukerak >
Deskribapena gehitu.
3. Sarrera gordetzeko, Eginda aukeratu.
Aholkua: Eguneko, asteko edo hilabeteko egutegi
ikuspegian, sakatu zenbaki bat (0-9). Hitzordu sarrera
bat irekiko da, eta zuk idatzitako karaktereak gaiaren
eremuan gehituko dira. Egitekoen ikuspegian, egiteko
oharren sarrera bat irekiko da.
Egutegiko alarmak jotakoan, hautatu Isilarazi alarma
isilarazteko.
Egutegiko alarma gelditzeko, Gelditu aukeratu.
Alarma errepikarazi nahi baduzu, Errepikatu aukeratu.
Alarma errepikatzeko maiztasuna zehazteko, errepikatzeko
moduan ezarrita dagoenean, hautatu Aukerak >
Ezarpenak > Alarma errepi. tartea.