Zuzeneko bideoak partekatu
Ahots-dei batean zehar, aukeratu Aukerak > Partekatu
bideoa.
1. Bideoa deian zehar partekatzeko, aukeratu Zuzeneko
bideoa.
Bideoklip bat partekatzeko, Bideoklipa eta ikusi nahi
duzun bideoklipa aukeratu.
Baliteke bideoa formatu egoki batetara aldatu behar
izatea partekatu ahala izateko. Gailuak bideoklipa
bihurtu behar dela esaten badu, aukeratu Ados.
Bihurketarako gailuak bideo editore bat izan behar du.
2. Hartzaileak SIP helbide edo telefono zenbaki bat baino
gehiago baditu Kontaktuak zerrendan gordeta, lurralde
kode eta guzti, aukeratu nahi duzun helbidea edo
zenbakia. SIP helbidea edo telefono zenbakia eskuragarri
ez badaude, idatzi hartzailearen helbidea edo telefono
zenbakia lurralde kode eta guzti eta aukeratu Ados
gonbitea bidaltzeko. Zure gailuak gonbidapena SIP
helbidera bidaltzen du.
Hartzaileak gonbitea onartzean automatikoki hasten da
partekatzen.
Partekatzean zeharreko aukerak
Bideoa handitu (igorleak soilik).
Bideoaren distira doitu (igorleak soilik).
edo Mikrofonoa aktibatu edo desaktibatu.
edo Bozgorailua piztu edo itzali.
edo Bideo partekatzea eten eta berrekin.
Pantaila osora aldatu (hartzaileak soilik).
3. Partekatzea amaitzeko, Gelditu aukeratu. Deia
amaitzeko, amaitu tekla sakatu. Deia amaitutakoan
partekatzea ere amaitu egiten da.
Partekatutako zuzeneko bideoa gordetzeko, aukeratu Bai
galdetutakoan. Gailuak partekatutako bideoaren kokapena
jakinarazten dizu.
Bideo bat partekatzen ari zarela beste aplikazio batera
joanez gero, partekatzea eten egiten da. Partekatzen
jarraitzeko, hasiera pantailan, aukeratu Aukerak >
Jarraitu.
5. Musika
Abisua: Musika neurrian entzun. Bolumen altuarekin
jarraian denbora gehiegi egoteak zure entzumena kaltetu
dezake. Ez ezazu gailua zure belarriarengandik hurbil jarri
bozgorailua jarrita dagoen bitartean, bolumena altuegi egon
baitaiteke.
Telefonoan lineaz kanpoko profila aktibatuta dagoenean ere
entzun daiteke musika.
Ikus "Deskonektatuta profila"14.