Bideoak partekatzeko eskakizunak
Bideoak partekatzeko UMTS konexio bat beharrezkoa da.
Zerbitzuaren, UMTS sare eskuragarritasunaren eta zerbitzua
erabiltzeagatik aplikatutako tarifen inguruko informazio
gehiagorako, jar zaitez zure zerbitzu hornitzailearekin
harremanetan.
Bideoa partekatzea erabiltzeko egin beharreko pausoak:
● Telefonoa pertsonarteko konexiorako ezarria dagoela
ziurtatu.
● UMTS konexio aktibo bat daukazula eta UMTS sarearen
estalduran zaudela ziurtatu. UMTS sarea bideoa partekatu
bitartean uzten baduzu, partekatzea amaitu egingo da
baina ahots-deiarekin jarraitu ahal izango duzu.
● Igorlea eta hartzailea UMTS sarean erregistratuta daudela
ziurtatu. Norbait partekatze saio batera gonbidatzen
baduzu eta hartzailearen telefonoa UMTS sarearen
estalduran ez badago, bideo partekatzea instalatua ez
badauka edo pertsonarteko konexioa ezarria ez badu,
hartzaileak ez du gonbidapenik jasoko. Hartzaileak
Deien funtzioak
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
26
gonbidapena ezin duela onartu adierazten duen errore
mezu bat jasoko duzu.