Deiaren ezarpenak
Aukeratu > Ezarpenak > Ezarpenak eta Telefonoa >
Deiak.
Aukeratu hurrengoen artetik:
● Nire zenbakia bidali — Erakutsi zure telefono zenbakia
deitzen ari zaren pertsonari.
● Deia zain — Aukeratu telefonoa sarrerako deiak
daudenean jakinaraztea nahi duzun ala ez dei batean
zaudenean (sare zerbitzua).
● Ukatu mezudun deiak — Ukatu dei bat eta bidali testu-
mezua deitzaileari.
● Mezuaren testua — Idatzi deiak ukatzen dituzunean
bidaliko den testu-mezu estandarra.
● Neure bideoa dei jas.etan — Baimendu edo ukatu
bideoen bidalketa bideo-dei batean zehar zure
telefonotik.
● Irudia bideo-deian — Erakutsi irudi geldoa bideoa
bidaltzen ari ez bada bideo-deian zehar.
● Auto. berriro markatu — Ezarri zure telefonoa gehienez
hamar bider saia dadin deia konektatzen dei batek
arrakastarik izan ezean. Birmarkatze automatikoa
geratzeko, Bukatu tekla sakatu.
● Deiaren iraupena ikusi — Erakutsi deiaren iraupena
deian zehar.
● Laburpena deiaren ond. — Erakutsi deiaren iraupena
deia amaitutakoan.
● Markaketa bizkorra — Aktibatu markaketa bizkorra.
Deien funtzioak
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
24
● Edozein teklak erantzun — Aktibatu edozein teklarekin
erantzuteko aukera.
● Erabiltzen ari den linea — Ezarpen hau (sare zerbitzua)
SIM txartelak bi zenbaki harpidetu, hau da, bi telefono
linea onartzen baditu soilik ikus daiteke. Aukeratu zer
telefono linea erabili nahi duzun deiak egin eta testu-
mezuak bidaltzeko. Bi lineetako deiak erantzun daitezke
bakarra aukeratuta izan arren. 2. linea aukeratzen
baduzu eta sareko zerbitzu honetara harpidetu ez bazara,
ezin izango duzu deirik egin. Bigarren linea aukeratzen
bada, ikusten da pantaila nagusian.
● Linea aldaketa — Eragotzi lineen aukeratzea (sare
zerbitzua), zure SIM txartelak onartuz gero. Ezarpen hau
aldatzeko, PIN2 kodea behar da.