Dei-desbideraketa
Aukeratu > Ezarpenak > Ezarpenak eta Telefonoa >
Dei-desbiderak..
Jasotzen dituzun deiak zure erantzungailura edo beste
telefono zenbaki batera desbideratu. Informazio gehiago
jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Aukeratu desbideratu nahi dituzun dei motak eta hurrengo
aukeretatik:
● Okupatua badago — Desbideratu jasotzen dituzun deiak
dei bat abian badaukazu.
● Erantzun ezean — Desbideratu soinua denbora tarte
batez entzun ondoren sartzen diren deiak. Zehaztu deia
desbideratu aurretik soinua zenbat denboran zehar
entzun nahi duzun.
● Estalduratik at badago — Desbideratu telefonoa itzalita
edo estaldurarik gabe dagoenean jasotako deiak.
● Eskuragarri ez bada — Desbideratu deiak dei aktibo bat
badaukazu, ez baduzu erantzuten edo gailua itzalita edo
sare estalduratik kanpo badago.
Deiak ahots-postontzira desbideratzeko, aukeratu dei mota,
desbideratze aukera bat eta Aukerak > Aktibatu > Ahots-
postontzira.
Deiak beste zenbaki batera desbideratzeko, aukeratu dei
mota, desbideratze aukera bat eta Aukerak > Aktibatu >
Beste zenbaki batera. Idatzi zenbakia edo aukeratu
Aurkitu Kontaktuetan dauden zenbakiak erabiltzeko.
Uneko desbideratze egoera egiaztatzeko, zoaz desbideratze
aukerara eta aukeratu Aukerak > Egoera egiaztatu.
Dei-desbideraketa eteteko, zoaz desbideratze aukerara eta
aukeratu Aukerak > Desaktibatu.