Nokia 6730 classic - Deiak egin

background image

Deiak egin

Garrantzitsua: Telefonoa blokeatuta egonez gero,

blokeatzeko kodea sartu beharko da dei funtzioa gaitu ahal

izateko.
Telefonoa blokeatuta egonda ere, larrialdiko zenbaki

ofizialera dei daiteke. Konexiorik gabeko moduan edo

telefonoa blokeatuta baldin badago, larrialdiko dei bat egin

ahal izateko telefonoak larrialdiko zenbaki hori zenbaki

ofizialtzat ezagutu behar du. Larrialdiko dei bat egin aurretik,

telefonoaren profila aldatzea edo telefonoa desblokeatzea

komeni da, blokeatzeko kodea sartuz.

Dei bat egiteko, idatzi telefono zenbakia, eskualde kodea

barne, eta sakatu dei tekla.

Aholkua: nazioarteko deietan, gehitu nazioarteko

aurrezenbakia ordezkatzen duen + ikurra,

herrialdearen aurrezenbakia, lurraldearen

aurrezenbakia (beharrezkoa izanez gero, hasierako 0

kendu) eta idatzi telefono zenbakia.

Deia amaitzeko edo dei saiakera ezeztatzeko, sakatu

bukatzeko tekla.
Gordetako kontaktuak erabiliz dei bat egiteko, ireki

kontaktuak. Idatzi izenaren lehenengo hizkiak, zoaz izenera

eta sakatu deitzeko tekla.
Erregistroa erabiliz dei bat egiteko, sakatu deitzeko tekla

deitzen saiatu zaren edo deitu dituzun azken 20 zenbakiak

Deien funtzioak

© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

21

background image

ikusteko. Zoaz nahi duzun zenbakira edo izenera eta sakatu

deitzeko tekla.
Dei aktibo baten bolumena egokitzeko, erabili bolumen

teklak.
Ahots-dei batetik bideo-dei batera aldatzeko, aukeratu

Aukerak > Aldatu bideo-deira. Telefonoak ahots-deia

bukatzen du eta hartzaileari bideo-dei bat egiten dio.