Datuen kudeaketa
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
56
2. Aplikazio kudeatzailean, hautatu Aukerak > Instalatu.
Beste aplikazioetan, aukeratu instalazio fitxategia eta
abiatu instalazioa.
Instalazioan zehar, telefonoak instalazio-prozesuaren
berri emango dizu. Sinadura edo ziurtagiri digitalik ez
duen aplikazio bat instalatzen baduzu, telefonoak ohar
bat erakutsiko dizu. Jarraitu instalazioarekin, beti ere
aplikazioaren jatorria eta edukia seguruak direla
badakizu.
Instalatutako aplikazio bat abiarazteko, kokatu aplikazioa
menuan eta aukeratu ezazu.
Hautatu Aukerak > Erregistroa ikusi instalatu edo ezabatu
diren software-paketeak eta data ikusteko.
Garrantzitsua: Zure telefonoak birusen aurkako
aplikazio bakarra onartzen du. Birusen aurkako aplikazio bat
baino gehiago instalatuz gero, telefonoaren jarduna kaltetu
liteke, eta telefonoak funtzionatzeari utz liezaioke.
Memoria-txartel bateragarri batean aplikazioak instalatu eta
gero, instalazio-fitxategiak (.sis, .sisx) telefonoaren
memorian geratzen dira. Fitxategiek memoria handia har
dezakete, beste fitxategi batzuk gordetzea eragotziz. .sis
fitxategia mezu baten eranskina bada, ezabatu mezua
postontziko Mezularitza postontzitik.