Nokia 6730 classic - Urrutiko konfigurazioa

background image

Urrutiko konfigurazioa

Aukeratu > Ezarpenak > Gailu kudeatzailea.
Telefono kudeatzailearekin zure telefonoko ezarpenak,

datuak eta softwarea urrunetik kudea ditzakezu.
Zerbitzari batera konektatu zaitezke eta gailurako

konfigurazioaren ezarpenak jaso ditzakezu. Zerbitzu-

hornitzaileek edo enpresaren informazio kudeaketa sailak

zerbitzariaren profila eta konfigurazio ezarpenak bidal

ditzakete. Baliteke konfigurazio ezarpenek gailuko

aplikazioek erabiltzen dituzten konexioa edo bestelako

ezarpenak izatea. Aukerak aldatu egin daitezke.
Urruneko konfigurazio konexioa normalean zerbitzariak

abiatzen du telefonoak ezarpenak eguneratu behar

dituenean.
Zerbitzari-profil berri bat sortzeko, aukeratu Aukerak >

Zerbitzari-profilak > Aukerak > Zerbitzari-profil

berria.
Ezarpen hauek zure zerbitzu-hornitzailearengandik jaso

ditzakezu konfigurazio-mezu batean. Honela ez bada,

zehaztu hurrengoa:
Zerbitzariaren izena — Idatzi konfigurazio

zerbitzariaren izena.

Zerbitzariaren IDa — Idatzi konfigurazio zerbitzaria

identifikatzeko IDa.

Zerbitzariaren pasahitza — Idatzi pasahitza

zerbitzariak zure telefonoa identifikatu ahal izateko.

Saio-modua — Aukeratu konexio mota gogokoa.

Datuen kudeaketa

© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

58

background image

Sarbidea — Aukeratu konexioan erabiltzeko sargunea

edo sortu sargune berri bat. Konexio bat abiaratzen duzun

bakoitzean sargunea sartzeko eskatzea aukera dezakezu

ere. Ezarpen hau erabilgarri dago soilik Internet eramaile

motatzat aukeratu baduzu.

Ostalariaren helbidea — Idatzi konfigurazio

zerbitzariaren web helbidea.

Ataka — Zerbitzariaren ataka-zenbakia sartu.

Erabiltzailearen izena eta Pasahitza — Idatzi

konfigurazio zerbitzariaren erabiltzaile IDa eta pasahitza.

Baimendu konfigurazioa — Aukeratu Bai zerbitzariak

konfigurazio saio bat hastea ahalbidetzeko.

Onartu auto. esk. denak — Aukeratu Bai konfigurazio

saio bat hasten den bakoitzean zerbitzariak berrespena

eskatzea nahi ez baduzu.

Sare-autentifikazioa — Aukeratu http autentifikazioa

erabili nahi duzun ala ez.

Sare-erabiltzailearen iz. eta Sare-pasahitza — Idatzi

http autentifikaziorako erabiltzaile IDa eta pasahitza.

Ezarpen hau erabilgarri dago soilik Sare-

autentifikazioa erabiltzeko aukeratu baduzu.

Zerbitzarira konektatzeko eta telefonorako konfigurazioaren

ezarpenak jasotzeko, aukeratu Aukerak > Konfigurazioa

hasi.
Aukeratutako profilaren konfigurazio erregistroa ikusteko,

aukeratu Aukerak > Erregistroa ikusi.
Telefonoaren softwarea zuzenean eguneratzeko, aukeratu

Aukerak > Ezarpenak. Eguneraketak ez ditu ezarpenak

ezabatzen. Telefonoan eguneraketa paketea jasotzen

duzunean, jarraitu pantailan agertzen diren argibideak.

Telefonoa berrabiaratuko da instalazioa bukatzen denean.

Software eguneratzeak deskargatzean datu kantitate

handiak transferi daitezke zure zerbitzu hornitzailearen

sarearen bidez. Datuak igortzeko tarifei buruzko informazioa

jasotzeko, jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.

Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula

egiaztatu edo kargagailura konektatu.