
Gailuaren softwarea eguneratu
Software eguneratzeekin telefonoa erosterakoan
eskuragarri ez zeuden funtzio berriak eta hobetuak eskura
ditzakezu. Softwarea eguneratuta telefonoaren
funtzionamendua ere hobe daiteke.
Nokia software egiaztatzailea telefonoaren softwarea
eguneratzeko ordenagailurako aplikazio bat da.
Telefonoaren softwarea eguneratzeko, ordenagailu
bateragarri bat, Interneterako banda zabaleko sarbidea eta
telefonoa ordenadagailura konektatzeko USB datu-kable
bateragarri bat behar dituzu.
Informazioa eskuratzeko, azken bertsioen dokumentazioa
ikusteko eta Nokia software egiaztatzailea deskargatzeko,
zoaz www.nokia.com/softwareupdate helbideetara edo
zure tokiko Nokiaren webgunera.
Telefonoaren softwarea eguneratzeko, jarraitu ondorengo
pausoak:
1. Deskargatu eta instalatu Nokia software egiaztatzailea
ordenagailuan.
2. Konektatu telefonoa ordenagailura USB datu-kable
bateragarri bat erabiliz eta abiarazi Nokia software
Datuen kudeaketa
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
59

egiaztatzailea. Nokia software egiaztatzaileak
fitxategien babeskopia egiten, softwarea eguneratzen
eta fitxategiak leheneratzen lagunduko dizu.
18. Konexioak
Transferitu edukia beste gailu batera
Hautatu > Ezarpenak > Transferen..
Datuen transferentzia aplikazioarekin edukia transferi
dezakezu, adibidez, kontaktuak, bi Nokia telefono
bateragarrien artean.
Gailu igorlearen modeloak mugatzen du transferi daitekeen
eduki mota. Beste gailuak sinkronizazioa onartzen badu,
telefonoaren beste gailuaren artean sinkroniza ditzakezu
datuak. Beste gailua bateragarria ez bada, zureak
jakinaraziko dizu.
Beste gailua SIM txartelik gabe ezin bada piztu, zure SIM
txartela sar dezakezu bertan. Zure gailua SIM txartelik gabe
pizten denean, konexiorik gabeko profila automatikoki
aktibatzen da.
Edukia transferitu
Beste gailu batetik datuak lehenengo aldiz berreskuratzeko:
1. Datuak transferitzeko erabili nahi duzun konexio mota
aukeratu. Bi gailuek aukeratutako konexio mota onartzea
beharrezkoa da.
2. Edukia zein gailutik transferitu nahi duzun aukeratu. Zure
gailuan kode bat sartzea eskatzen zaizu. Idatzi kode bat
(1-16 digitu) eta aukeratu Ados. Idatzi kode berbera
beste gailuan eta aukeratu Ados. Gailuak dagoeneko
uztartuta daude.
Modelo batzuek Datuen transferentziarako aplikazioa
mezu gisa bidaltzen dute. Transferentziak aplikazioa
beste gailuan instalatzeko, ireki mezua eta jarraitu
pantailako argibideak.
3. Zure gailuan aukeratu beste gailutik transferitu nahi
duzun edukia.
Edukia beste gailuaren memoriatik gailu honetan dagokion
tokira aldatuko da.
Transferentziaren denbora transferitzen diren datuen
araberakoa izango da. Transferentzia eten eta geroago jarrai
dezakezu.
Sinkronizazioa bi norabidetakoa da, eta bi gailuetako datuak
berdinak izango dira. Edozein gailutik elementu bat
ezabatzen bada, sinkronizatzerakoan beste gailutik
ezabatuko da; ezabatutako elementuak ezin dira
sinkronizazioarekin berreskuratu.
Azken egindako transferentzia baten erregistroa ikusteko,
ikusbide nagusian lasterbide bat aukeratu eta Aukerak >
Erregistroa ikusi.