Oharrak sortu eta editatu
Aukeratu > Aplikazioak > Bulegoa > Ohar aktib..
Ohar bat sortzeko, hasi idazten.
Ohar bat editatzeko, aukeratu oharra eta Aukerak >
Editatze aukerak.
Aukeratu Aukerak eta hurrengoetatik:
● Txertatu objektua — Txertatu irudiak, soinu edo
bideoklipak, bisita-txartelak, Interneteko laster-markak
eta fitxategiak.
● Txertatu berria — Gehitu oharrean elementu berriak.
Soinu eta bideoklipak grabatu eta argazkiak atera
ditzakezu.
● Bidali — Bidali oharra.
● Lotu oharra deiari — Aukeratu Gehitu kontaktuak ohar
bat kontaktu bati lotzeko. Dei bat egiterakoan edo
kontaktuaren dei bat jasotzerakoan agertuko da oharra.