Kalkulagailua
Aukeratu > Aplikazioak > Bulegoa > Kalkulag..
Kalkulagailuaren doitasuna mugatua da, eta kalkulu errazak
egiteko soilik balio du.
Eragiketa bat egiteko, eragiketaren lehenengo zenbakia
idatzi. Funtzioen mapan egin nahi duzun eragiketa aukeratu,
adibidez batuketa edo kenketa. Eragiketaren bigarren
zenbakia aukeratu eta = sakatu. Kalkulagailuak eragiketak
idazteko erabilitako ordena jarraitzen du. Eragiketaren
emaitza edizio eremuan geldituko da eta hurrengo
eragiketaren lehenengo zenbaki bezala erabil daiteke.
Telefonoak azken eragiketaren emaitza memorian
gordetzen du. Kalkulagailutik ateratzeak edo gailua
itzaltzeak ez du memoria ezabatzen. Kalkulagailua berriro
irekitzen duzunean gordetako azken emaitza
berreskuratzeko, aukeratu Aukerak > Azken emaitza.
Eragiketa baten zenbakiak edo emaitzak gordetzeko,
aukeratu Aukerak > Memoria > Gorde.
Memorian gordetako emaitzak berreskuratzeko eta
ondorengo eragiketan erabiltzeko, aukeratu Aukerak >
Memoria > Berreskuratu.