Hiztegia
Aukeratu > Aplikazioak > Bulegoa > Hiztegia.
Hitzak hizkuntza batetik bestera itzultzeko, idatzi testua
bilaketa eremuan. Testua sartzen duzun bitartean, hitz
proposamenak agertuko dira. Hitz bat itzultzeko, aukeratu
zerrendatik hitz bat.
Aukeratu Aukerak eta hurrengoak:
● Entzun — Entzun aukeratutako hitza.
● Historia — Bilatu uneko saioan lehenago itzulitako
hitzen bat.
● Hizkuntzak — Aldatu jatorrizko hizkuntza edo xede
hizkuntza.
Bulegoko aplikazioak
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
51
● Hizkuntzak — Deskargatu hizkuntzak Internetetik edo
ezabatu hizkuntzaren bat hiztegitik. Ezin duzu ingelesa
hiztegitik ezabatu. Ingelesaz gain beste bi hizkuntza
instala ditzakezu.
● Hizketa — Editatu ahots funtzioen ezarpenak. Ahotsaren
abiadura eta bolumena doi ditzakezu.